Barruan Gaude Podcast Image

Barruan Gaude

An Arts podcast
Good podcast? Give it some love!
Reviews
Creators
Lists
Elkarrizketa podcasta, baina, ez edonolakoa. Astero astero Oier Aranzabalek pertsonaia baten etxera sartuko gaitu, berarekin solasean jardun eta istorio berriak kontatzeko. Sortzaileak, musikariak, aurkezleak eta zerbait interesgarria esateko daukan oro.

Creators

We don't know anything about the creators of this podcast yet. You can add them yourself so they can be credited for this and other podcasts.

Recent Episodes

View All
Show Best Episodes
#19 - Itziar Ituño - Bizitzan errebeldea, fikzioan polizia
Itziar Ituño aktorea da. Goenkalen egiten zuen Nekane Beitia ertzainaren papera zela eta ezagutu zuen Euskal Herriak, eta orain 'La Casa de Papel' telesail arrakastatsuko Raquel Murillo poliziaren azalean jarri delako egin da famatua mundu osoan. Egunetik gauera milaka eta milaka zale batu ditu Instagramen 2,4 milioi jarraitzaile izatera (2019ko azaroa) iritsi arte. Influentzerra izanagatik ere zenbait lan galdu ditu, espainiar ultraeskuinak bultzatutako boikot kanpainak direla medio. Polemikoaren etiketa jarri diote, baina, horrek Netflix etxeari bost ajola. La Casa de Papelen 4. denboraldia iragarri dute jada, eta Murillo inspektoreak pisuzko papera izaten segiko du bertan. 'Hil Kanpaiak' Imanol Rayoren pelikulan parte hartu du Eneko Sagardoy aktorearekin batera. Deskantso egunak dituen arren, bere etxeko ateak zabaldu dizkigu, sartu nahi?Support the show
#18 - Joserra Senperena - Doinuen alfabetoaz idazten du
Seat 600 baten tamainako pianoa dauka egongelan aparkatuta. Beti afinatuta, bada ezpada ere. Gros auzoan daukan etxea musika eginaz ordaindu du, eta maite du ofizioa. 'Existentzia minorrak' bakarkako diskoaren aurkezpen lanetan dabil orain, Victoria Eugenia Klubean goiz bakar batean grabatutako piano piezekin osatutako disko luzea. Baina bakarka aritzeaz gainera, beste musikarien laguntzaile gisa ere ibili izan da; tartean, Bide Ertzean, Fito y los Fitipaldis, Duncan Dhu edo Sabinarekin. Ezagutu du estadio betearen oihartzunak eragiten duen oilo ipurdia, eta baita jazz clubaren zurrumurru ixila ere. Euskal Herrian gutxi dira musikaren mundua berak bezain sakon ezagutzen dutenak. Etxeko ateak zabaldu dizkigu.Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupodSupport the show
#17 - Izaro Andrés - Limoiari kosk!
Azken denboran gehien nabarmendu den euskal abeslaria da Izaro Andrés (Mallabia, 1993). Bizkaitarra izanagatik ere Donostian bota ditu erroak, eta maite ditu hiriburuko izkinak eta ezkutalekuak. Bere etxeko ateak zabaldu dizkigun egunean Franco diktadorea zulotik atera dute eta El País egunkariak argitaratu du 'Invierno a la vista' 2020ko urtarrilean kaleratuko duen 'Limones en invierno' diskoaren siglea. Abesti egilea izateaz gainera enpresa bat ere sortu du, eta musika ogibide bihurtzea lortu du mallabiarrak. Etxeko saloian, limoien artean, hasi dugu solasaldia.Harpidetu eta babestu proiektua!http://patreon.com/zuzeupodSupport the show
Reviews
This podcast hasn't been reviewed yet. You can add a review to show others what you thought.

Mentioned In These Lists

There are no lists that include "Barruan Gaude". You can add this podcast to a new or existing list.
Rate Podcast
Podcast Details
Started
Mar 30th, 2019
Latest Episode
Nov 4th, 2019
Release Period
Weekly
No. of Episodes
21
Avg. Episode Length
About 1 hour
Explicit
No

Podcast Tags

Do you host or manage this podcast?
Claim and edit this page to your liking.
Are we missing an episode or update?
Use this to check the RSS feed immediately.