Zesta punta, Jai-alaia, Estatu Batuetako Herri Kulturaren parte dira. Ia 100 urteko historiak, hori behintzat utziko du. Historiak, eta herrialdearen luze eta zabalean jokatu izanak: Floridaz gain, Connecticut, Nevada eta Rodhe Island-en bertako iharduera izan da luzaro eta abentura motzagoak izan ditu, San Frantziskon, Chicagon, New Orleansen, edota Misuri-ko Sain Luis hiriburuan."The Simpsons" telesaileko gidoilariek ondo ezagutzen dute zesta punta, eta behin baino gehiagotan jarri dituzte protagonistak, pilotaren dantzan. Telebistako serie edo filmetan, maiz izaten dira gertakariak frontoiean eta kantxatik egin dituzte emanaldiak Bruce Springsteen, Bob Marley, Van Halen edo Jimmi Hendrix-ek. Lander Eizagirrek azalduko dizu Barrutik, EITB podkasten.
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More