Geroz eta gehiago zaintzen dugu zer jaten dugun, eta geroz eta gehiagotan aztertzen dugu jaten dugun hori nahikoa ote den osasuntsu egoteko. Eta testuinguru horretan eta pertsonatik pertsonara aldea dagoenez, planifika daiteke norberarentzat pertsonalizatuta dagoen dieta egokia. Hain zuzen ere, AZTIn ikerketa bat ari dira egiten bide horretan; pertsona baten zelulen lipidoak aztertuta, informazio garrantzitsua eskura daiteke dieta pertsonalizatu horretan laguntzeko.Sustrai podcastaren seigarren atalean, Javier Amezaga Mariezkurrena AZTIko ikertzaileak azaldu digu nolakoa den ikerketa hori. Elikagai funtzionalei buruz ere hitz egin digu.
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More