Podchaser Logo
Home
4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

Released Wednesday, 18th December 2019
Good episode? Give it some love!
4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

4. Saioa: Marguerite Duras. Le Camion

Wednesday, 18th December 2019
Good episode? Give it some love!
Rate Episode

Isiltasuna. Eta bat-batean, musika.

Leku ilun eta itxia. Gortinak korrituta daude. Lanparak, piztuta. Alfonbrak. Ispiluak. Gela bat da. Gortina zuri baten bidez, eguneko argia. Lekua, beraz, argitik babestuta dago. Mahai-inguru bat ikastetxean. Haren ondoan, eserita dauden bi pertsonaia: Gérard Depardieu eta Marguerite Duras. Eskuizkribuak mahai gainean. Filmaren istorioa irakurria izango dela esan nahi du. Biek irakurriko dute istorioa.

G.D:

Film bat da?

MD:

Film bat izan zitekeen.

(Etena)

Film bat da. Bai.

Show More
Rate

From The Podcast

Phoenix Ragazza

Zenbat pelikula ikusi dituzu lagun baten hitzen bitartez? Zenbat eszena irudikatu dituzu kide baten kontakizuna entzuten? Zenbat irudi sortu dituzu zuk zeuk maitaleari keinu bat deskribatuz? Bitxia da zinema eta irratiaren arteko harremana. Badirudi pantaila bat nahitaezkoa dela zinemarentzat baina, aldi berean, behin eta berriro egiten dugu zinema handiagoa pantailatik kanpo. Begiak belarri bihurtuz. Entzumenaren bidez ikusiz. Oso politak dira baita inoiz egin ez diren pelikulei buruzko elkarrizketak. Hori ere da zinema. Zinemaren historia kanonikoa gizonezkoek sortutako irudiekin eraiki da. Guk emakumeek zuzendutako pelikulak landuko ditugu irudia ez diren lengoaia zinematografikoaren beste elementu batzuk erabiliz. Jolastuz. Esperimentatuz. Hitzak, soinuak, musika, lekukotasunak, albisteak, hausnarketak, zalantzak, eskutitzak. Izan ere, zinema ikusteko modu ugari daude. Lur Olaizola eta Jone Uriartek uda batean ezagutu zuten elkar. 2015eko udan. Ez zen edozein uda. Ez zen edozein hondartza. Obra kasko bat zeraman bakoitzak eta XXL txaleko horia. Egun horretan lantoki berria ezagutzear zeuden: oraindik eraikitzen ari ziren zinema eta erakusketa areto bat. Sorgindua omen zegoen lekua eta handik hilabete gutxira kultura garaikidearen zentro batean bilakatuko zen: Tabakaleran. Egun Lur zine departamentuko koordinatzailea da eta Jonek erakusketa departamentuan egiten du lan. Jone beti saiatzen da Lurrek programatutako pelikuletara joaten eta Lurrek ez du erakusketen irekieretan azaltzeko aukerarik galtzen. Orain, azkenik, beraien arteko irudi, obra, testu, soinu, gidoi, erritmo, amets eta dantzei buruzko elkarrizketa eta konspirazioak Phoenix Ragazzan bildu dira, elkarrekin egiten duten lehenengo proiektua.

Join Podchaser to...

  • Rate podcasts and episodes
  • Follow podcasts and creators
  • Create podcast and episode lists
  • & much more

Episode Tags

Do you host or manage this podcast?
Claim and edit this page to your liking.
,

Unlock more with Podchaser Pro

  • Audience Insights
  • Contact Information
  • Demographics
  • Charts
  • Sponsor History
  • and More!
Pro Features