Emankizun hunen helburua xinplea da : musikari edo talde baten ibilbidean eta filosofian sartu eta aldi berean haien kanta batzuk deskubriarazi.
Entzun : Galder Izagirre, Irundar bateri jole, musikari eta argazkilariak, « Dut », « Kuraia » edota « Berri Txarrak » taldeetan izan duen musika ibilbide aberatsa aipatzeaz gain, 2023 udazkenean plazaratu duen « ESC » diska aurkezten dauku (diska hau bateriatik aldendu eta beste soinu tresnekin bakarlari gisa egiten duen lehen proiektua da).
Jatorria / source : Radiokultura
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More