Aitor Marcos Díazek ibilbide bihurgunetsua egin du, finantzak ikasten hasi zenetik, ekonomia ekologikoa ikertzera. Bide horretan, ekonomiaz, ingurumenaz eta gizartearen portaeraz duen ikuspegia aldatzen joan da. Orain, kontsumo jasangarrian ari da egiten doktoregoa, eta, haren ustez, norbanakoen jokabidea aztertzean, ez da ahaztu behar sistemak jokabideetan duen eragina.EITB podkastek eskaintzen dizun EHU-Ekinean podcasta, Elhuyarrek ekoizten du Euskal Herriko Unibertsitateko Zientzia eta Gizarte Garapenaren eta Transferentziaren Arloko Errektoreordetzarekin batera.
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More