Alternatibotzat jotzen dira IgNobel sariak, Nobel sarien beste aldea erakusten dutenak. Nobel Sarien aldean, IgNobel Sariei umorea eta zorroztasun zientifikoa aitortzen zaizkie; aurrena barrea eragin eta gero pentsarazi egiten omen dutelako eta haiei eskeinitakoa da Uhin Ultramoreak podcastaren hogeigarren atala. Saritutako ikerketak aztertuta ordea, zenbaitek zer pertsatua eragin bai, baina grazia izpirik ez diete sortu Ana Galarraga Aiestaran eta Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek, izan ere berdintasun ikuspegirik ez dute kasu askotan."Egunero ikasten da zerbait" atala ari da gorpuzten entzuleen ekarpenekin eta azkenaldiko albiste zientifiko-teknologikoei ere erreparatu diete Elhuyarreko dibulgatzaileek.
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More