Historia ezagutzea beharrezkoa da aurrez egin izan diren akatsak ez errepikatzeko. Bistakoa da, egin diren esperimentu batzuk inoiz ez zirela egin behar. The Lancet aldizkari medikoak txostena atera du, esanaz, gaurko medikuntza eta ikerketarako, funtsezkoa dela Nazien medikuntza ezagutzea; berriro ez gertatzeko sekula gertatu behar ez zirenak. Uhin Ultramoreak podcastaren atal honetan, esperimentu haien adibide batzuk ekarri dituzte gogora,Alaitz Ochoa de Eribe Agirrek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Baita beste garai eta leku batzuetan egindakoak ere.Horrez gain, albiste zientifiko-teknologikoen berri eman dute, "Egunero ikasten da zerbait" osatu dute, eta zalantzan jarri dute zenbait baieztapenen egiazkotasuna.Uhin Ultramoreak podcasta Elhuyarrek ekoizten du EITB podkasterako
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More