Imajinatu zerbait entzutean, koloreak eta formak ere ikusten dituzula aldi berean, entzutearen estimuluaren eraginez. Sinestesia dutenek berezkoak dituzte modu honetako esperientziak.Sinestesia zentzumenekin lotutako fenomenoa da. Estimulu batek gugan zentzumen zehatz bat pizten duen bitartean, adibidez, soinuak entzumena-, sinestesia duten pertsonengan oinarrizko zentzumena ez ezik, beste bat ere pizten du estimulu horrek berak. Alegia, entzumenaz gain, ikusmena ere bai, aipatu dugun adibidearekin jarraituz. Sinestesia deritzan pertzepzio-modu horren ezaugarriak aletu dituzte Uhin Ultramoreak podcasatren atal honetan Alaitz Ochoa de Eribek eta Ana Galarraga Aiestaranek. Eta azalpen zientifikoak ez ezik, adibide esanguratsuak ere eman dituzte. Atala osatzeko, albiste zientifiko teknologikoak aipatu dituzte ohi bezala eta podcasataren jarraitzaileen ekarpenekin ikasi ere bai. Uhin Ultramoreak, Elhuyarrek ekoizten du EITB Podkasterako.
Podchaser is the ultimate destination for podcast data, search, and discovery. Learn More